XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hor Goiti kalonjea, aste guziz, 50 urte honetan ari dena euskaraz astero mundu zabaleko berrien emaiten.
Hor ere Duhau Senperekoa, Roger Idiart, Beñat Dagorret, Mixel Lekuona, Gexan Alfaro, gazteagoak ere Hur Gorostiaga, Egunkariako bere artikulu parrastarekin.
Egunkaria hor baitugu egun guziez euskaraz ari, ez dut dudarik idazleen nonbrea goratuz joanen dela.
Bestalde, ahozko kasetariak hor ditugu.
Ez dut beldurrik beraz ez dela hautsiko, gero, zer euskara mota izanen den... hortaz beste pundu batek merezi luke aipatzea.
Badugu asko ikusirik hemen Historian zehar.
Hastean hasi ginen lapurtarrez,
Horrela ikas ditugu gure otoitz guziak !
Beste mementu batez, lapurtarrek hartu dute baxenabartarrena.
Giputxen euskara hartzen badugu orai, ez da nigar egitekorik.
Uste dut behar bada piska bat aldatuko dela, zeren Euskal Herriaren Historian ikusi baitugu gure herriaren ardatza joaiten Iruñatik itsas hegira, ekonomiak manaturik eta politikak.
Eta orai ikusiko dugu gure ardatza Lohizunetik joaiten Donostiara edo haratxago.
Ez dakit nun kokatuko den funtsean !
Gure ez ditzagun ateak hets, ez dakigu geroxago, ondoko urteetan gure herri hunen destinua nun finkatuko den, ala Garona aldean ala Ebro aldean, ala Bidasoaren mugetan, beude idekirik ateak
.
Horra nola mintzo zen diputatu sartu zelarik, Lamassoure jauna.
Olerkariak ere izan ditugu, kantu egileak, pertsulariak, eta baditugu, kalitate onekoak.
Lekuko bereziki Maiatzek azken urte hauetan publikatu dituen lan zenbait.
Henriette Aire baten pertsuek ez diote nihorenei zorrik.
Agustin Zamora batenek badute beren grazia berezia.
Ahamendaburu gaztea da ere eta berria.
Jean Louis Davant, ez hain gaztea baina bertsulari bezala berria.
Azken obra honek Xalbador Saria ukan duenak, badu neretzat hasteko gustu asko eta izigarri maite ditut.
Iratzeder beti ari da.
Piarres Hegitoa ere bada, Duny-Petre.
Eta berriki, Serge Loncak atera dizkigu kantu berri pollit batzu xoratu nautenak.
Baditu ideiak.
Pentsatzen dut izanen ditugula oraino ere, hemen gaindi, olerkariak.
Hori da seinalea zer indar duen literatura batek, ene ustez.